Nire Blogga

Saturday, January 20, 2007

Nola landu elkarbizitza Haur Hezkuntzan eta Lehen Hezkuntzan


Neska-mutilen arteko elkarbizitzak, dagoeneko, garrantzi handia hartu du heziketan. Azken mendean, giza mugimendu eta eragile askotarikoen indarrez, emakumezkoen eta gizonezkoen bizimoduak aldaketa nabariak jasan izan ditu. Aldaketa horiek nabarmenki azaldu dira esparru konkretu batzuetan; adibidez, lan esparruan emakumezkoen parte-hartzea izugarri handitu da, baina baita eguneroko bizitzan edota pribatuan ere.

Esan beharrik ez dago gure eskoletan neska eta mutikoen arteko arteko rolak edo paperak etengabe aldatzen ari direla. Gure ustez, egoera berdintsura ailegatzeko oraindik pauso asko eman behar badira ere, ezin dira ukatu azken urteetan ibilbide honetan jorratutakoak.

Egia esan, heziketa munduan aspaldidanik hartu da elkarbizitzaren ibilbidea hori, baina ez da erraza, eta tamalez, curriculumaren eraginez, gizakien arteko emozioak, sentimenduak eta harremanak bigarren mailako eduki mota bihurtzen ari dira gure geletako eguneroko jardunean.

Baina bilakaera hau ez da egungo gizarteak, ezta egungo eskolak ere, jarraitu nahi duen ildoa. Alderantziz, gaurko gizarteak gero eta ozenago aldarrikatzen du pertsonen arteko balio aldaezina bizitza orekatu bat gauzatzeko orduan. Zeregin honetan hezkidetza, sexualitatea,eta emozio eta sentimenduen hezkuntza lagungarriak izan daitezke.

Horrela, zenbait autore norberarekiko adimenaz, pertsonen arteko adimenaz , edota adimen emozionalaz hizketan hasiak dira. Horrekin batera, gizakia aspaldi ohartu da “giza berdintasunak” daraman balioez. Gizaki izateak berdintasuna eskatu eta ezartzen du pertsona garenon artean. Giza berdintasun orokorra balio unibertsaletan islatzen da eta horiek izan behar dute ardatz eskolan eta gelan sortzen diren harreman eta egoera desberdinetan. Horregatik, “eskola antolaketak” izugarrizko indarra hartzen du, guraso, ikasle eta irakasleen arteko harreman eta zereginak birplanteatuz eta eskola komunitatea beste ikuspegi batetik jorratuz. Azken finean, eskola inklusibo eta demokratikoaren ildoa sakonduz.

Berdintasuna ardatz gisa hartuz, “aniztasuna”ren miraria berdintasun honen aberasgarri suertatzen da. Anitza da bizia eta anitzak gara gizakiok. Pertsona bakoitzak bere desio, sentimendu eta gorpuzkera berekoia dauka eta horrek erakarri eta sortzaile bihurtzen gaitu. Horregatik, ezinbesteko erronka da eskolarentzat aniztasuna errespetatuz esan dugun eskola inklusiboa eraikitzea, horixe baita aberastasuna eta konplexutasuna lantzea, edozein giza egoerak dituen ezaugarri nabarienak, hain zuzen.

Esandako guztiagatik, elkarbizitzarako edozein programak goian aipaturiko alderdiak landu beharko lituzke. Horregatik, proposamen hau ondoko hiru esparru nagusitan banatua aurkeztuko dugu. Lehenik, gizartean eman diren aldaketak kontuan hartuz, eskolaren egitura-antolaketarekin lotura duten ekimenak landuko ditugu, batez ere “ikas komunitateak” izenarekin ezagutzen ditugunak. Bigarrenean, herritartasunaren hezkuntza eta gatazkak bideratzeko proposamen desberdinak jorratuko ditugu. Elkarbizitzak ezinbestean gatazkak sortu ohi ditu eta horiek ekidin baino, bideratzen eta gainditzen lagundu eta trebatu behar gara. Azkenik, emozio eta sentimenduen mundua aztertuko dugu, batez ere inguru eta egoera esanguratsuenetan kokatuz. Eta osatzeko, gure ustez garrantzitsua den “pertsona sexutua”ren ikuspegia ere landuko dugu, neska-mutilen arteko harremanak nekez uler ditzakegulako sexualitatearen erroko garrantzia kontuan hartu gabe. Azken finean, sexua, edo hobeto esanda, pertsona sexutuaren sexualitatea da elkarbizitzako muina, “berdintasunean aniztasuna”, alegia.

Blogak irakaskuntzan

Aspaldi honetan Web 2.0 izenpean Interneten gertatzen ari diren aldaketen berri jasotzen ari gara hedabideetan. Kontzeptu honen definizioa ikuspegi askotatik enfoka daitekeen arren, ikastaro honetan irakaskuntzari begira Web 2.0 delakoak lekarkeenaren inguruko azterketa egingo dugu, mugimendu berri honen buruan blogak kokatuko genituzkeelarik.

Zalantzarik gabe, 2005. urtea blogen iraultzaren urtea izan da. Blogarien hazkundea izugarria izan da, une honetan 40 milioi blog baino gehiago aurki daitezkeelarik. Horren ondorioz, sarean zehar aurki daitekeen informazioa inoiz baino ugariagoa da eta inoiz baino sakabanatuago dago. Garai bateko atari tematiko edo direktorio erraldoi haietatik (informazio guztia erabat zentralizatuta aurkezten zuten webguneak) mikroinformazioa nagusi den Internetera pasa gara. Informazioaren sakabanatze horren ondorioz, behar bezala kudeatu nahi badugu, ohikoak ez diren tresna berriak erabiltzera behartuta gaude: horien artean RSS gehigarriak, informazioa etiketatzeko sistemak, gogokoak partekatzeko aukerak… Hori izango da, beraz, ikastaroaren lehen atala.

Sarean zehar topa daitezkeen blogen izaera anitza izanik, hauetako asko helburu didaktikoekin sortu dira. Hauek dira, hain zuzen ere, edublog izenez ezagutzen direnak. Egia esan, ez dira gutxi blogak irakaskuntzan erabiltzeko egon daitezkeen arrazoiak:

1) Erabilterrazak dira.

2) Multimediak dira, alegia, testua, irudiak, animazioak, ahotsa eta bideoa biltzeko euskarria eskaintzen dute.

3) Ikaslearen partaidetza bultzatzen dute: tresna eraginkorrak dira metodologia eraikitzaile baten barnean.

4) Gure egunerokoan erabiltzen ditugun beste hainbat baliabideekin konbinatuz, aurretik finkatutako helburu didaktikoak lortzeko oso baliagarriak dira.

5) Blogak eta horien inguruan erabil daitezkeen aplikazio guztiak doakoak dira.

Blogaz gain, Web 2.0 berri honetan badira beste hainbat tresna hezkuntzan erabilgarritasun aparta eduki dezaketenak. Horietako gehienak lankidetzan oinarritutakoak dira, informazioaren trataera era partekatuan gauzatzeko balio dutenak. Hor daude wikiak, Writely edota View bezalako aplikazioak. Horiek guztiek, taldeko lanean oinarrituta, ekoizpen mota askotarikoak lantzeko aukera aparta eskaintzen digute. Horretaz gain, ikasleen artean ikuspuntu demokratikoagoa zabaltzea ahalbidetzen digu.

Thursday, January 11, 2007

Harremanak gelan: gatazkak, tratu txarrak... esku hartzeko moduak

Ikastaro honen helburu nagusia irakasle eta ikasleen arteko harremanek eraikitzen dituzten espazio berriez mintzatzea da, non errespetua, onarpena eta elkar ulertzea bideratzen diren.

Gelako harremanez ari garenean, bizikidetzaz edo gatazken ebazpenez ari gara. Eskola, haurraren garapen sozial, afektibo eta moralerako inguru egokia da, etengabeko ikasketa esparrua baita. Bertan ikasleak bere jokabideak, emozioak, trebetasunak, arauak eta abar praktikatzen ditu.

Ikaslearentzat ikastetxea eta, batez ere ikasgela, bere gizarte txiki bihurtu dira, hor landuko baititu bere gaitasunen garapena, trebetasun sozialak eta parte hartzeko eta bestearekiko errespetuzko balioak.

Ikastetxean bizikidetza lantzeko eta giro egoki bat lortzeko, gatazken ebazpenean eta bake kulturan oinarritzen den hezkuntza landu beharko litzateke. Horrek eskolan aldaketa sistemiko bat sortuko luke, eta ez soilik aldaketa kurrikular bat (Ramón Alzate).

Eskolan sortzen diren harremanak lantzeko, Bizikidetza Eredu Global bat proposatzen dugu. Eredu horrek, esku-hartze hezigarrian oinarrituz, eskolaren bizikidetza ereduaren aldaketa proposatzen du. Eredu horren helburua, gatazken eraldapen baketsuak eta aniztasunaren printzipioak ikastetxean gertatzen diren harreman guztietan eragina izatea da. Eredu honek, prebentzio eta eraldaketarako ikuspuntua izanik, ikastetxeko elkarbizitzaren bost eremuetan du eragina: diziplina sisteman, curriculumean, pedagogian, eskolako kulturan eta familian. Hori guztia burutzeko hainbat programaz osaturik dago: Lehen eta Bigarren Hezkuntzarako eta Batxilergorako gatazkak eraldatzeko curriculum programa, irakasleen prestakuntza programa, sendiaren bizikidetza programa, diziplina positiboa programa, gatazkak ebazteko lankidetza-prozedurak (bitartekaritza, negoziazioa, kontsentsu prozesuak…), programa psikosozialak (droga-mendekotasunen prebentzioa, berdinen arteko erasoaren aurkako programa…), hezkuntza sozioemozionala eta lankidetza ikaskuntza.

Ikastaro honetan bi esparru ukitu nahiko genituzke. Alde batetik, esku hartzeko programa psikosozial bat landuko da, berdinen arteko erasoaren aurkako programa; eta bestetik, gatazkak ebazteko lankidetza prozedura bat, bitartekaritza programa.

Pertsonen arteko harremanetan oinarrituta dagoen hezkuntza egoki bat lantzeko oso garrantzitsua eta beharrezkoa da ikasleari argi eta garbi agertzea indarkeria eta gehiegikeriazko jokabideak onartezinak direla, gatazkak konpontzeko desegokiak eta psikologikoki eta moralki mingarriak direla. Indarkeria fenomeno sozial eta psikologiko bat da; soziala, pertsonen arteko harremanetan garatzen delako, eta psikologikoa, parte hartzen duten pertsona guztiengan eragin ezkorrak dituelako: biktimarengan, erasotzailearengan eta ikusleengan. Biktimek autoestimuaren eta autokontzeptuaren narriadura sufritzen dute. Erasotzaileak ezkutuko kontzientzia batekin erlazionatzen dira, beren garapen soziopertsonalean eta moralean eragin handia izanik eta jokabide kriminaletara gerturatuz. Ikusleak ere moralki inplikatuta daude, eta beldurrezko eta erruzko sentimenduak izaten dituzte. Beraz, bullying-aren aurka esku hartzen duen programa batek, biktimak, erasotzaileak eta ikusleak kontuan izango ditu, denek parte hartzen dutelako eta indarkeriak guztiengan ondorio ezkorrak dituelako.

Bestalde, gatazka prozesu natural bat izanik, interes eta behar desberdinak daudenean gertatzen da, baina ez du beti indarkeria sortzen. Hori kontuan izanik, gatazkak konpontzeko hainbat lankidetza prozedura daude; haien artean Bitartekaritza dago. Bitartekaritza programak partaidetzan, elkarlanean eta elkarrizketan oinarriturik daude, eta horien helburu nagusia eskolan gertatzen diren gatazkak konpontzearena da.

Ikastaro honetan hemen aipatutako kontzeptuak eta lan ildoak garatuko dira. Gai horiek lantzeko, esperientziak irakatsi digunari eta irakasle gehiengoak eskatzen duenari jarraiki, praktikotasunean oinarrituko gara.

Eredu euskaldunaren, D ereduaren, alde. D eredua, euskalduntzeko berma bakarra

Aurrematrikulazio garaia aprobetxatuz EHEk A ereduaren aurkako kanpaina jarri du martxan. "Geroa orain erein" lelopean eskolara ezezik, gizarte osora zabaldu nahi du euskalduntzearen aldeko deia.

Horretarako hiru ildo jorratzeko asmoa agertu dute EHEko kideek. Lehenengo Euskal Herri osoan euskara ofiziala izan dadin egingo dute lan. Gogoan izan behar da Iparraldean euskarak ez duela ofizialtasunik, eta Nafarroako zonalde ez euskaldunetan ere ez.
Bigarren lana Euskal Herri osoan irakaskuntza euskalduna denontzat lortzea da. EHEn iritziz, "berreuskalduntzea gure herriaren eskubidea izanik, eskola lehen mailako tresna da horretan, eta beraz, eskolaren helburua pertsona guztien euskalduntzea izan behar du. Euskaraz ikasteko eskubidea Euskal Herri osoan errekonozitua izan behar du". Baina, errealitatean daukagun egoera ez da horraino iristen. Jagoba Zulueta EHEko kideak dioen bezala, "ereduen sistemak ez du balio ikasle guztien euskalduntasuna bermatzeko. Hezkuntza ez unibertsitarioan EAEn ikasleen %54 A ereduan dago. 5.000 irakasle erdaldun baino gehiago daude. Nafarroan gaurko legediaren arabera erdiak ez du zertan ikasi beharrik".
Unibertsitate mailan egoera okerragoa da. Euskal adarren eskaintza oso urria da eta ondorioz EAEn euskaraz ikasi duten %25ak eta Nafarroako %10ak erdaraz burutu behar ditu ikasketa unibertsitarioak.
Irakasleen %20a soilik da euskalduna.Irakasle eskoletan ere euskarazko plangintza seriorik ez da egin eta ondorioz ikasle gehienek erdaraz burutzen dituzte ikasketak. Horrela, beheko mailetan D eredua goruntz doan heinean, irakasle erdaldunak ateratzen dira unibertsitatetik.
Egoera hau ikusirik, EHEk dio euskalduntzen duen hezkuntza bultzatu behar dela eta euskalduntzen ez duena desagertarazi. "Urteotako esperientzia ikusirik, argi gelditu da A ereduak ez duela ikasleria euskalduntzen, eta beraz, ez duela legeak dioena betetzen. Horregatik luzatu dugu eredu horretan ez matrikulatzeko deia".
Dei hori gurasoei baldin badagokie ere, EHEk gizarte osora zabaldu nahi du kezka. Horregatik, lan esparrua euskara hedabideetara zabaltzea izanen da. "Ez eskoletara soilik, komunikazio esparru propio eta zabala behar du euskarak, eta zabalpen hori aurrera eramaten saiatuko gara" dio Jagobak. Komunikazio gizartean bizi garenez Euskal Herriaren berreuskalduntzea ezinezkoa da komunikabideen euskalduntzerik gabe.

Ez da guztien begiko
EHEek daraman kanpaina hau, ordea, ez da guztien begiko. A ereduaren aurkako kartelak direla eta, PPk berehala erreakzionatu du eta Inaxio Oliveri Hezkuntza sailburuaren azaltzea eskatu du Gasteizko Kamaran. Oliverik berak ere bere iritzia eman du, esanez "kanpaina kaltegarria dela euskararentzat". Era berean, A eredua B eta D bezain legala dela dio, baina Jagoba Zuluetak legeak dioena ez duela betetzen gogorarazi digu, alegia, A ereduan ikasten duten ikasleak ez direla euskalduntzen.

EKB ere D eredua bultzatuz "
Etorkizuna euskaraz dator. Matrikula ezazu euskaraz, D ereduan" lelopean ekin dio EKBk euskarazko irakaskuntzaren aldeko 10. kanpainari. EAEn bukatu bada ere, Nafarroan apirilaren hasieran burutuko da. Kanpainaren xedea lehenbiziko aldiz matrikulatuko diren haurren gurasoak kontzientziatzea da D eredua hauta dezaten.
EKBko kideek adierazi duten bezala, hainbat ikerketa eta adituren iritziz, haurren euskalduntzea bermatu eta gerora haurrak bi hizkuntzetan pareko gaitasuna lortzea ziurtatzen duen bakarra D eredua da. Egia esan, D ereduko matrikulazio kopurua goruntz doa. 1995-96 ikasturtean EAEko haurren %50 D ereduan matrikulatu zen eta 1997-98 ikasturtean %55era igo zen kopurua. Dena dela, oraindik ere gehiago bultzatu behar da eta horregatik ekin dio EKBk aurten ere kanpainari.

Anorexia nerbiosoa eta bulimia

Gaixotasun konplexuak dira, oro har nerabeari dagozkionak; % 5eko eragina, edo handiagoa, dute eta azken urteetan nabarmen igo da portzentaia hau. Gehiago gertatzen da andrezkoetan, gizonezkoetan baino 10 bat aldiz gehiago eta haien hirugarren gaixotasun kronikoa bihurtu da gaur egun. Berba gutxitan, anorexia nerbiosoaren berezitasun garrantzitsuena autoeragindako pisu-galera nabaria da, hilabete gutxitan % 15 edo gehiagoko galera.

Bulimia nerbiosoa, aldiz, gehiegizko irenste izkutua, arina eta handia, bete-bete eta errudun sentiarazi artekoa; betekadaren atzetik portaera konpentsatzailea erakusten du gaixoak, eta libragarrien bidez (gomitoak, purgatiboak, diuretikoak, etab.) edo ariketa fisiko intentsiboa eginez. Oro har, mota nagusi bi hauek eta beste batzuk antzekoak izan arren eta Elikadura Portaeraren Eragozpenen barnean egon arren, gaixo anoresiko asko bulimiko bihurtzeko beldur da, eta bulimiko askok anorexiko bihurtu nahiko luke.

Gaixotasun hauen ondorioak asko eta garrantzitsuak dira: fisikoen artean metabolikoak, bihotz-basoetakoak eta gihar-hezurretakoak, besteak beste, eta depresioa,suizidioaren intentzioa (% 70 anorexiko eta % 90 bulimikoetan) eta sintomatologia obsesiboa (% 50etan) psikologia-mailan. Esan dugun moduan gaixotasun konplexuak dira eta faktore askok hartzen dute parte, baina laburbilduz, eta nutrizioari dagokionez honako hau interesatzen zaigu: neska anorexikoen % 45ek pisu-sobera arina dute pubertaroaren hasieran, eta gainera ez dituzte gustuko bere gorpuzkera, batez ere ipurmasailak eta iztarrak; gainera, % 10ak obetsitatea izan du aurretik, portzentaia hau % 40ra eta % 30era igotzen delarik mutiletan eta bulimikoetan.

Elikadura Portaeraren Eragozpenen (E.P.E.-en) kausen artean aldez aurretiko faktoreak (berezko predisposizio biologikoa, bere eta familiaren pertsonalitatea, etab.), faktore amiltzaileak (bizitzako gertaerak, pisua galtzeko arriskuzko jarrera,...) eta faktore mantentzaileak (menpekotasun handiko ohiturak, harrotasuna baraualdiaren aurrean, etab.) bereiz ditzakegu. Hiru multzo hauetan koka dezakegun kausa garrantzitsua, garrantzitsuena behar bada, E.P.E.-en hazkunde dramatikoa adieraziko ligukeena, MODA da.

Modak argaltzeko gogoa, zergatia eta obsesioa sortarazten eta bideratzen ditu, argaltzeko industria atzetik dagoelarik. Edozein gizarte-aldizkariri gainbegirada ematea nahikoa da modaren eta industria honen asmoa eta indarraz ohartzeko. Behin gaixotasuna sortuta, neska-mutilak berak izaten dira argaltze-moda honen bektoreak edo transmisoreak, batzuetan oso proselitistak, bere koadrilan, institutuko ikasgelan, etab. Oro har, propagandista hauek ez dute gaixotasuna bere osotasunean pairatzen, eragozpen ezosoa daukate, ez dira guztiz gaixotzen baina beste ahulagoak nahasten dituzte.

Arlo honetan, anorexiko murriztaileak ez ei dira oso kutsagarriak ez baitute popularitate eta eragin nahikorik; arriskutsuagoak dira bulimiko bilakatzen direnak eta, esan dugun moduan, eragozpen ezosoa pairatzen duten neskak. Arestikoaz ohartuz gero kontura gaitezke zer-nolako garrantzia duen obesitatearen kontrol goiztiarrak, behin hamar urte betez gero (adin honetan hazten da obesitate eta gehiegizko pisuaren prebalentzia), oso zaila izateaz aparte, oso kontu handiarekin jokatu behar dugu gehiegizko pisua dutenekin, ez diezaiegun eman beste bultzadatxo bat E.P.E. batean erortzeko.

Bullying -a aurrez aurre

Jazarpena, bullying -a... Hondarribiko gertakariaren ondoren denon ahotan dabilen gaia da. Lehendik ere horrelako arazoak ezagunak baziren, oraingoan ondorioak muturrera iritsi dira, eta horrek kezka areagotu egin du.Ez da errudunak bilatzen aritzeko unea, zuhurtziaz jokatu eta hausnartzekoa baizik. Eta bada zer hausnartua: zergatik sortzen diren horrelako jazarpenak, zer egin daitekeen horiei aurre egiteko edota saihesteko, zer egin dezakeen bakoitzak dagoen lekutik (familian, ikastetxean, gizartean, administrazioan...) eta abar.Eskolan kokaturik, alde batetik, prebentzio lana egin daiteke, eta hori egiten dute Etxarri-Aranazeko ikastolan. Bestetik, daukagun hezkuntza ereduaz eta antolaketaz hausnartu beharko genuke, horrek ere baduelako bere eragina. Juanjo Otaño eta Alex Barandiaranek esku bat bota digute horretan.

Jazarpen egoeren erantzukizuna guztiona da
Bullying -a denboran zehar mantentzen den planifikatutako eta nahitako erasoa da, botere gehiegikeriaren egoera dramatikoa adierazten duena, eta nagusitasun-menpekotasun eskema ezarrarazten duena erasotzaileak biktimaren gainean". Horrela definitzen du bullying-a Jose Maria Aviles Gaztela eta Leongo STE sindikatuko Lan Osasun arloko arduradunak. Ikasleen artean gertatzen diren jazarpen egoeren inguruko doktorego tesia egina du eta bullying-aren aurka egiteko programak diseinatuta ere bai.Nora Rodriguez bullying-ean aditua den pedagogoak ere antzeko definizioa ematen du: "Ikasketa zentroetan gertatzen den beldurrarazte prozesua da, sistematikoa eta hazten doana, lagun batzuek beste bati egiten diotena taldearen onespenarekin".Ez da arazo berria, betidanik egon baitira baztertutako lagunak, irainak jaso dituztenak, harroputzak eta ahulak. Gehienetan kaltetuek barruan eramaten dute sufrikarioa, isilpean. Batzuetan ondorioak ikusten dira, bestetan ez. Hondarribiko kasuan ikusi dira, eta horrek ezinegona eta kezka areagotu egin ditu.Jose Maria Avilesek egindako azterketaren arabera, ikasleen % 6k onartzen du inoiz ikaskideek eragindako tratu txarrak jaso dituela. Tratu txarrak eragin dituztela aitortzen duten gazteak % 5,8 dira.Garbi dagoena da hausnartu beharra dagoela. Batetik, horrelako jazarpenak zergatik gertatzen diren jakiteko, eta bestetik zer egin daitekeen ikusteko.Gurutze Zipitria psikoterapeuta eta irakasleak dio umetan gertatzen direla, "helduok ez garelako behar den bezalako ereduak". Izan ere, jasotzen duten eredua, bai etxean eta bai eskolan, egungo gizarte ereduari erabat lotuta dago. Alicia Stürtze historialariaren iritziz "behin eta berriz hitz egin da "balioetan" oinarritutako heziketaren premiaz horrelako arazo guztiei irtenbidea emateko. Haatik, gutxik aipatu dute hezkuntza sistemak bizi duen kontraesana. "Munduko hezkuntza ordena berriaren" ezarpena bizi du orain, eta bere kontsigna nagusiak balio horien kontrakoak dira, hain justu. Edozein eskolak integratu beharko lituzkeen justizia, elkarrizketa, elkartasuna, trukea eta tolerantzia zaharkituta gelditzen dira eredu berri horretan. Munduko merkatu librearen neurrira egindako eredua da, eraginkortasuna eta konpetitibitatea helburu dituena. Kontua ez da hiritar integralak, kritikoak, integratuak eta solidarioak prestatzea, baizik eta "homo economicus" moduko bat, multinazional handien estrategietara eta merkataritza librera eta haren ideologiara egokitua".

Erantzukizuna denona da
Bullying-a ez da gazteen arazoa, gizarte osoarena baizik. Horregatik, erantzukizuna ere denona da, ez gazteena soilik, irakasleena soilik edo gurasoena soilik. Ondorioak ere, denok jasaten baititugu. Avilesek dioen bezala, "biktimari eragiten dio, noski, ondorioak jasaten dituelako. Erasotzaileei ere bai, nagusitasun-menpekotasun harremanean oinarritutako erlazioak edukitzera ohitzen direlako. Ikusleak ere, ezer egin gabe eta beste aldera begira gelditzen badira, moralki egoera injustuak ikusi eta beste leku batera begiratzen ikasten dute".Xabier Barandiaranek ere hala dio: "Gazteek bizi dituzten arazoak gizarte arazoak dira, eta konponbideak gizartera apuntatzen du bere osotasunean: familiaren, eskolaren, herriaren zeregina birdefinitu eta indartzera. Arazoa guztiona da, eta guztioi dagokigu ardura; zeregin hori hezkuntza sistemaren esku edota komunikabideen esku bakarrik geratzen bada, gizarteak porrot egingo du".Erantzukizuna hartu beharra dago, eta serio, gainera. Elias Mendinueta guraso eta abokatuak eta Mirari Bereziartua coach pedagogoak diote ez dugula lasaitu behar, lasai gelditzeak ez duelako ezer konpontzen. "Erantzukizuna, batzuena zuzenagoa bada ere, guztiona da". Ildo beretik mintzo da Koldo Izagirre idazlea ere: "Pedagogiaz espantuka hitz egin eta baliabiderik ematen ez duen politikaria da bakoitza, gelan gertatzen ari dena zuzentzeko gauza izan ez den hezitzailea da bakoitza, semearen ubeldu moral eta fisikoak eztitzeko gai izan ez den gurasoa da bakoitza, bere burua amildu duena bera da bakoitza... baina batez ere tradizioaren izenean edo eguneroko epelean herrian eredu matxomerkea nagusitzen utzi duen oro da bakoitza".

Zer egin dezakegu?
Ildo horretatik, bigarren hausnarketara heltzen gara: zer egin daiteke? Hasteko, gurasoen eta irakasleen arteko komunikazioa eta elkarlana funtsezkoak dira. Horrekin batera, gazteekiko komunikazioa ere bai; beraien egoera ezagutzeko eurekin egon beharra dago. Harremanak zaintzea funtsezkoa da. Gurutze Zipitriaren ustez harremanei eta sentimenduei leku gehiago egin behar zaie: "Notez eta antzeko gaiez hitz egiten da klaustroetan, baina irakasle bakoitzaren egoeraz eta ikasleekin dituen harremanez oso gutxi hitz egiten da. Edukiei sentimenduei eta harremanei baino askoz garrantzi handiagoa ematen zaie, eta hori aldatu behar da".Jazarpen egoeren aurrean epairik ez egitea ere garrantzitsua da, erasotzaileak, erasotuak eta ikusleak, guztiak baitira kaltetuak eta errua botatzeak ez baitu arazoa konpontzen.Elkarbizitza ahalik eta hobekien bideratzea da egin litekeen gauzarik onena. Bai ikastetxean, bai etxean, bai kalean, bai lantegian... Hainbestetan errepikatzen diren balioak eguneroko bizitzan praktikan jarri eta horien araberako jarrerak lehenetsi behar ditugu. Eta horretarako, gure artean hausnartu eta hitz egin behar dugu. Edonola ere, Avilesen iritziz elkarbizitza giroa hobetzeak ez dakar bullying kasuak desagertzea. "Bi gauza desberdin dira. Elkarbizitza hobetzea da diziplina arazoak, jarrera antisozialak, motibazio falta, interesik eza... konpontzea. Baina bullying-aren jatorria desberdina da eta horri aurre egiteko plan bereziak jarri behar dira ikastetxean".Avilesek antbullying programa bat proposatzen du, eta hainbat pauta zehaztuta ditu. EILAS sindikatuak liburuxka batean bilduta argitaratu zuen, eta egun agortuta badago ere web orri honetan aurki daiteke: www.stee-eilas.org/lan_osasuna/gaiak/Bullying/BullyingEUSK.htmEdonola ere, horrelako neurriak hartu aurretik ongi hausnartu behar dela dio. "Presaka jardutea txarra da. Ekin baino lehen hausnartu egin behar dugu. Ekintzak planifikatzeko denbora hartu behar dugu. Administrazioek, arduradun politikoek, hezkuntza arduradunek, profesionalek, familiek... lor dezagula gure zentroak seguruagoak izateaz gain sanoagoak izatea. Zeren hau ez da segurtasun arazoa soilik, baizik eta osasun arazoa: eskola osasuna, afektibitate osasuna, osasun emozionala".

Monday, January 08, 2007

EZPAIN LEPORINOA EDO AHOSABAI ARRAILDURA




•ESANGURA
Anomali kongenito batzuk dira zeinek goiko ezpainari eta ahosabai gogor eta bigunari afektatzen baitzaie.
Ezaugarri garrantzitsu hauek aldatzen dira eskotadura txiki batetik fisura oso bateraino bai ahosabaitik bai sudurretik hedatzen dena. Ezaugarri guzti hauek banatuak edo elkarrekin ager daitezke. Fetoaren ahoa garatzen da lehen hiruhilekoan, denbora horretan, ahosabaia eta goiko ezpainak lotu behar dira, hori gertatzen ez bada, aipatutako arazo guztiak gertatuko dira.
Ezpain leporinoak gradutan bana daitezke: NORMALA (ezpainaren ebakidura txiki bat bakarrik) eta GARRATZA ( ireki zabala ezpainetik sudarraraino). Nahiz eta bi gradutan banatu izen bi eman daitezke segun zein den ezpainaren egoera, hau da, arraildura bakarrik ezpain bati eta sudurrari afektatzen zaienean UNILATERALA deituko zaio; arraildura bi ezpainei eta sudurrari afektatzen zaienean, ordea, BILATERALA izango da.

•SINTOMAK
- Ezpainaren banaketa bakarrik
- Ahosabairen banaketa
- Ezpainaren eta ahosabaiaren banaketa
- Entzumen infekzioak
- Haztearen arazoak
- Hortzen lerrokaduren arazoak
- Elikadura problemak
- Hizkuntza arazoak

•OSABIDEAK
Ezpain leporinoa eta ahosabai arrailduaren osabideak lan oso gogorrak dira eta mediku berezien partehartzeak beharrezkoak dira: hizkuntzaren terapiak, ortodontistak, zirujau plastikoak… Osabide hau oso luzea da eta urte batzuk iraun dezake. Ezpain leporinoa ixteko erabiltzen den kirurgia normalean, umeari egiten zaio 3 eta 9 hilabeteen artean nahiz eta azkenak ez izan sudurkari arazoak egoten badira.
Normalean, ahosabai arraildura ixten da lehenengo urtean ahozko garapena hobetzeko. Behaketa egin arte, ahosabaian ipintzen da protesi bat elikadura errazteko. Segur aski, beharrezkoa izango da etengabeko jarraipen bat egitea ortodontistekin eta ahozko terapeutekin.

GORTASUNA


Gortasuna edo gorreria entzuteko galera osoa edo partziala da. Halaber, akutua edo kronikoa izan daiteke.

ORL-ko espezialistak arduratzen dira gaixotasun honetaz.

Gaixo kronikoen elkarteak munduan zehar barreiatuta daude. Keinu hizkuntz anitz dago munduan, hizkuntza eremuen arabera sailkatuta. Halaber, badago "Nazioarteko Keinu Hizkuntza" (Gestuno) ere bai.

ERAGILEAK:
Kanpoko eragileak:
Zarata
Infekzioak
Toxikoak: Alkoholismoa, drogak, farmakoak eta beste batzuk
Traumatismoak
Gaixotasun sistemikoak
ORL-ko tumoreak.
Barneko eragileak:
Genetikoak

MOTAK:
Gorreri neurosentsoriala
Eroapen gorreria
Gorreri mistoa

DIAGNOSTIKOA:
Miaketa fisikoa
Audiometria

TRATAMENDUA:
Audifonoak

LENGOAIAREN ASALDURAK

Gure gizartean hizkuntza guztiz inportantea da gizaki guztion artean elkar komunikatzeko lengoaiaren bitartez. Pena da gizaki guztiok ez daukatela sorte hori beraz, haien lengoaia propio da.
Honekin batera logikoena izango litzateke lengoaiaren definizio zehatz bat ematea:
Lengoaia natural: terminoa erabili ohi da bereziki giza lengoaiaz mintzatzeko. Bere esanahia gizakiak sortutako lengoaia formalei kontrajartzen zaio.

Lengoaia naturala helburu komunikatibo bat duten jatorrizko hiztunek osatzen duten kulturari esker bilakatzen da. Honenbestez, txinera, euskara, gaztelania eta ingeles ezberdindu daitezke, besteak beste, zeinak lengoaia naturalak diren.

Lengoaiaren asaldurak hauek izango dira:
Afasia
Dispraxia
Agnoxia
Disartria
Gortasuna
Jariakortasunaren asaldura
Artikulazio asaldura

Wednesday, November 08, 2006

hezkuntza

Sortu dudan Blogga Hezkuntzako testuak sartzeko da. Hezkuntzan arazo asko daude eta espero dugu arazo guzti hauek aldatzea. Espero dot oso ondo egitea.

Iraia


Ni iraia naiz. 20 urte dauzkat eta gehien gustatzen zaidan gauza kirola egitea da nahiz eta astirik ez izan.
altua naiz . ilea marroia da eta nire begiak urdinak dira. Oso majua eta alaia naiz, baina haserratzen naizenean.... jajajaja!!!!!
lagun asko edukitzea gustatzen zait eta gainera badauzkat eta oso onak. Nire familia eta mutil laguna asko maite ditut baina batez ere nire loba, Uxue!!! oso txikia da bakarrik 11 hile dauzka eta.
Lehen Hezkuntzako ikasketak egiten nabil Magisteritzako Unibertsitatean, umeak asko gustatzen zaizkidalako.
AGUR ETA MUXU ASKO!

Wednesday, October 25, 2006

kaixo!!!!!
Hau da nire blogga berria. espero dut gustukoa izatea!!! no seais muy cotillas e? jijijijji
muxus danontzako. Agur